Gure Ama Birjinaren Kontseilu Onaren eskola, Lecaroz Eskola bezala ezagutua, P. Joaquín de Llevaneras-ek sortu zuen 1888an, Elizondo, Garzain eta Irurita artean, Baztan ibaiaren alboan, izen bereko bailaran. Hasieratik, barnetegi hau nabarmena izan zen bi arrazoiengatik: haren instalazio paregabeak eta irakasleriaren dotazio altuak, kaputxinoen partaideak. Lekaroz Eskolak orkestra, koroa, zinea, argazkigintza, natura-zientzia, kimika eta fisika laborategiak, kirol pabiloiak, X-izpie aparatuekin hornitutako laborategia... horiek denak zituen aurreko mendearen hasieran. Munduko barnetegi hoberenetarikoa izan zen, eta bost kontinenteetako ikasleak etorri ohi ziren hona. 1967an haren instalazioak handiagotu zituen, ikastetxe berri bat eraikiz, Europako genero horretako eredua bilakatuz.

Ikastetxeko ikasle ohiok gure artean erlazio sendoa mantentzen segitzen dugu eta gure egoitza eskolari itsatsitako eraikuntza batean dago kokatuta, elkarte gastronomiko bat ere bada. Gure lema, Gure Ama Birjinaren Kontseilu Onaren Eskolako Ikasle Ohien Elkarteko eraketaren data berean idatzia, 1916an, adiskidetasuna sustatzea da, sorkuntzako estatutuetan aipatzen den bezalaxe. Ikastetxeko ikasgeletan garrantzi handiko pertsonai hauek egon dira: Jorge Oteiza eskultorea, P. José Antonio Donostia musikaria, Nicanor Zabaleta arpajolea, José Antonio Zaldúa, Miguel Jones edo Jesús Glaría bezelako futbolariak, Portagoko markesa zen Alfonso Cabeza de Vaca Formula Bat-eko pilotua, Martín Berasategui, Arbelaitz Oyarbide eta Leranoz bezelako sukaldariak, Carmelo Balda handia bezelako pelotariak, Pedro Miguel Etxenike ohoratua bezelako fisikariak, eta halako beste hainbat. Ia 15.000 pertsona.

Webgune honetan, ikasle ohiok ikastetxe paregabe honen aparteko istoriaren zati bat gordetzen dugu. Ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

© 2017 by  ALIFERJOS

 Web publicada el 19 de Junio  de 2018